Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Martxoak 21: Arraza-diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna



Donostiako Udalak, pertsona ororen giza eskubideen aitortzan eta defentsan oinarrituz, arrazakeriaren aurka lan egiteko konpromisoa hartu du.

1960. urteko martxoaren 21ean Hegoafrikan apartheid-aren aurkako manifestazio baketsua ospatzen zelarik, bertako poliziak tiro egin eta 69 pertsona hil zituen. Honen ondorioz, Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak, martxoak 21, Arraza Diskriminazioa ezabatzeko Nazioarteko Eguna hautatu zuen.

Udala, egun hartan gertatutakoa oroituz, urtero egun honetako aldarrikapenetara batzen da ekimen bereziak antolatuz. Donostiako udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hainbat adierazpen onartu eta publiko egin ditu azken urteotan.

2018


Goikaldea: argazkia prentsaurrekoan. Behekoa: pertsonak pankarta bat marrazten
Nazio Batuen Biltzar Nagusiak Arraza Diskriminazioa ezabatzeko Nazioarteko Egun izendatu zuen martxoaren 21a, 1960an Hegoafrikako Sharpeville udalerrian gertatu zen sarraskiaren oroimenean.

Kultur Aniztasuneko bulegoak hainbat jarduera antolatzen zituen beste eragile eta erakunde batzuekin batera, diskriminazioaren kontrako borrokarekin bat egiteko, eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta egitarau barateratu bat osatu zuten.
Duñike Agirrezabalaga zinegotziak integrazioaren eta kulturartekotasunaren alde egiteko antolatu ziren jardueren berri eman zuen prentsa aurreko batean Udaletxeko Tokiko gobernuan.

2018an, martxoaren 19tik 25ra bitartean hainbat ekintza burutu ziren: proiekzioak, muralak, solasaldiak… Horretaz gain, igandean arrazakeriaren aurkako martxa bat egin zen. Beste aldetik, departamentuak antolatu ziren jarduerak burutzeko. Giza Liburutegiaren saio berezi bat ere ospatu zen, San Telmoko liburutegian.

Hau dena azaltzeko Prentsa aurreko bat egin zen, eta bertan, Donostiako Udalak, bat egin zuten Ijitoen Idazkaritza Fundazioak “Partir de Cero” sentsibilizazio kanpainarekin. Marrazki bizidunen laburmetraia hunkigarri hau bertan ikusteko aukera egon zen.
Bideo hau ikusgai dago www.partirdecero.org webgunean.

2017


Donostiako Udalak eta hiriko hainbat eragilek eta elkartek, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta egitarau baratera osatu zuten.

Martxoaren 15tik 30ra bitartean hainbat ekintza burutu ziren, besteak beste: emanaldiak, jardunaldiak, zuhaitz landaketak eta arrazakeriaren aurkako martxa. Horretaz gain, Giza Liburutegietako saio berezia egin zen, San Telmo Museoan.

Egitarau bateratuaren antolaketan parte hartu zuten talde hauek: SOS Arrazakeria, Kolore Guztiak, Kaebnai, “Ongi etorri eskolara “Euskadiko GGKEn Koordinakundea, Medicus Mundi, Fundación Secretariado, San Telmo Museoa, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren Bulegoa, + 55, ONG Euskadi Koordinadora, eta Medicus Mundi.

2016


Donostiako Udalak eta hiriko hainbat eragilek eta elkartek egitarau bateratua osatu dute bigarren aldiz, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Martxoaren 14tik 20ra bitartean hainbat ekintza burutuko dira, besteak beste: emanaldiak, jardunaldiak, zuhaitz landaketak eta arrazakeriaren aurkako martxa. Horrez aparte, Giza Liburutegietako saio berezia egingo da "Mila historio baino gehiago eta bizitza bakarra", San Telmo Museoan.

Egitaraua

Egitarau bateratuaren antolaketan parte hartu dute: Donostiako Udaleko Kultur Aniztasuna Bulegoa, Donostia Kultura, Fundación Secretariado Gitano, San Telmo Museoa, Sos Arrazakeriak, Decebal Asociación Rumania- Euskadi, Romi Bidean, Haurralde Fundazioa, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Kaebnai, Bagera Euskaltzaleen Elkartea, + 55, Euskadiko GGKEn Koordinakundea eta Medicus Mundi.


2015


Donostiako Udalak eta hiriko hainbat eragilek eta elkartek egitarau bateratu bat osatu zuten aurreneko aldiz martxoaren 21aren harira, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Martxoaren 16tik 28ra bitartean hitzaldiak, jardunaldiak, zuhaitz landaketak, martxak, antzerkia, eta ipuin kontalariak izan ziren.


2015eko erakunde adierazpena




2014


Donostia kulturen arteko hiria izendatzen duen adierazpena onartu dute talde politiko guztiek eta honen irakurketa egin da Udaletxeko terrazan. Jatorri anitzeko hainbat pertsona hurbildu zen irakurketa honetara.

2014ko erakunde adierazpena


Erakundeetako kideek kartelak eusten dituzte argazkirako


Honekin batera, 2014ko martxoaren 21ean, kanpaina berezi bat egin zen, pegatinak eta txapak kaleratuz, kultur aniztasunaren onurak eta aberastasuna azpimarratzeko. Hauek hainbat taberna, ikastetxe, zentro, erakunde eta saltokitara bidali ziren hiritarren konpromisoa eskatuz.

Testua: Kultur aniztasuna aberastasuna




Nazio Batuen Erakundearen web gunea